ZAISA TXINGUDIK EZ ZION AUKERARIK EMAN GAZTEDIRI (24-10)
Hasieratik menderatu zuen orain arte izan duen partidarik hoberenean.
Etxean jokatzearen abantaila aprobetxatu nahi zuen Zaisa Txingudik Gaztedi Bren kontra jokatutako partidan eta gogoz atera ziren aurkariari aukerarik ez emateko.
Esan eta egin; baloiaren jabe izan ziren lehenengo unetatik eta, hamargarren minutuan, aurrelariekin jokatutako zigor kolpe batean, Aitor Asurmendik lehenengo marka lortu zuen (5-0).
Mugakoak gustora egon ziren erakutsitako jokoarekin eta egindako akatsek ere ez zieten eragin.
Plaiaundi guztiz lokaztuta egon da pasa den astean eta bi taldeek baloia eskuetan mantentzeko zailtasunak izan zituzten.
Gaztedi ideiarik gabe zegoela zirudien eta ezin izan zituen aukerak puntuetan bihurtu.
Hogeita zortzigarren minutuan, melé baten ostean, "Lutxo" Echevarria gogoz egin zuen aurrera baloiarekin bera gelditzen saiatu ziren aurkarien plakaketak deseginez eta baloia hagen ondoan jarriz. Joko-zabaltzaileak eraldaketa ondo ostikatu zuen Txingudiren kontura zazpi puntu gehitzeko (12-0).
Azkeneko minutuetan, Gaztedik txartel hori bat jaso zuen eta etxekoak atsedenaldira hamabi puntuko abantaila eta jokalari bat gehiagorekin iritsi ziren. Lehenengo zatian erakutsitako maila zen Txingudiren helburua eta, izan ere, lehenengo hamabost minutuetan gasteiztarren erasoak gelditzen ari zirela eta baloia denbora luzez kontrolpean zeukatela, Joao Costa indarrez haustea lortu zuen defentsa-lerroa hagen azpian entsegua lortzeko. Echevarriak ez zuen hutsik egin, eraldaketa lortu 19 eta 0ekoa jartzeko markagailuan.
Hurrengo jokaldian, Mikel Genuak kanpokoen defentsaren zuloa antzeman zuen eta baloia Carlos Lora kapitainari eman zion honek, berrogeita hamar metro baino gehiagoko korrikaldia egin ondoren, laugarren entsegua lortu eta partidako abantailarik handiena lortzeko (24-0).
Hurrengo minutuetan, Zaisa Txingudiko jokalarien indarrek eta intentsidadeak behera egin zuten eta defentsan aritzea tokatu zitzaien.
63. minutuan, aurrelariekin hainbat fase jarraian egin ondoren, gasteiztarren entsegua iritsi zen (24-5). Zortzi minutu geroago, mugakoek egindako gehiegizko zigor kolpeak aprobetxatuz, Gaztedik metroak irabazi zituen berriz ere entsegu-eremu ondora iritsi arte.
Berriz ere, aurrelariek hainbat fase kateatu ondoren, bigarren marka lortu zuten (24-10).
Etxean denboraldiko lehenengo garaipena lortzea arriskuan zegoela ikusi zuten Zaisa Txingudiko jokalariek, ondorioz, urduritasunak baretu eta eta gauzak ondo egiteko unea iritsi zitzaiela ikusi zuten.
Defentsan gogor aritu baziren ere, zigor kolpe gehiegi egin zituzten azkeneko minutuetan eta gasteiztarrak entsegu berria lortzetik oso gertu ibili ziren.
Joko zikin honen ondorioa Joao Costaren kaleratzea izan zen azkeneko minutuetarako.
Zorionez, Bidasoaldeko taldeak emaitza mantendu ahal izan zuen eta aurtengo lehen garaipena eskuratu zuen Plaiaundin.
Iñigo Camarero Taus eta Leire Muñoz Caok Aitor Asurmendi, Xabi Sanchez, Aritz Rodriguez, Imanol Rodriguez, Jon Mediavilla, Julen Iglesias, Juan Carlos Lora (kapitaina), Hector Pescador, Ioritz Franco, "Lutxo" Echevarria, Pablo Besga, Mikel Genua, Hodei Guerrero, Odin Gutierrez eta Alberto Robleda zelairatu zuten. Aulkian Joao Costa, Jon Sanchez eta Jenő Kocsis hasi ziren. Epailea Jokin Eskolar bizkaitarra izan zen.
Datorren astean gizonezkoen taldeak atsedena izango du eta emakumezkoena izango da Plaiaundin arituko dena La Unicaren aurka.
Harrobiko taldeek bi garaipen eta porrot bat eskuratu zituzten
Txingudi/Baztan sub 16 izan zen jardunaldia garaipenarekin hasi zuen taldea Getxo Bri 27 eta 12 irabaziz.
Justin Duarte, Adrian Muñoz, Thiago Melerio, Asier Artal, Beñat Bereau, Jonathan Guerrero, Mattin Petrikorena, Oier Oliveira, Ibai Senar, Urtzi Arrieta, Unax Lopez, Juan David Carcedo, Diego Armedo, Joaquin Mijichich, Ander Martinez eta Alan Rodriguez izan ziren kamiseta beltz eta zuria ordezkatu zuten Txingudiko jokalariak eta Baztango Xabier Gorria, Julen Rekarte, Kemen Sagarzazu eta Xabat Menarekin batera aritu zirenak.
Entsegugileak Thiago Melerio (lau alditan) eta Oier Oliveira izan ziren eta Xabier Gorriak eraldaketa bat sartu zuen.
Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan sub 18 taldeak jokatu gabe irabazi zuen bere aurkaria ez baita bertaratu. Bost puntu gehitu ditu sailkapenerako.
Azkenik, Txingudi/Orereta/Baztan sub 14ak ezin izan zuen irabazi Donostian jokatutako norgehiagokan. Bera Berak 36-12 irabazi zuen markagailuak dioena baino berdinduagoa egon zen partidan. Txingudiren aldetik Markel Aizpurua, Marcos Viñuela, Oier Goenaga, Markel Celestino, Urtats Mendizabal, Markel Orbegozo, Omar El Mossaoui, Aiur Callao, Oihan Sanchez, Unai Aizpurua, Beñat Tristan, Galder Eizaguirre eta Annie Pascaru jokatu zute Oreretako Eki Galarraga, Enai Irastorza eta Xian Aizpuruarekin batera.
Argazkiak: Onintza Burgera
EL ZAISA TXINGUDI NO DIO OPCIONES AL GAZTEDI (24-10)
Dominó desde el principio el que, hasta ahora, ha sido el mejor partido de la temporada.
Zaisa Txingudi quería aprovechar la ventaja de jugar en casa en el partido disputado contra el Gaztedi B y salieron con ganas de no dar opciones a su rival.
Dicho y hecho; dominaron el balón desde los primeros instantes y, en el minuto diez, en un golpe de castigo jugado con los delanteros, Aitor Asurmendi logró la primera marca (5-0).
Los de la muga estuvieron a gusto con el juego exhibido y los errores cometidos no les afectaron.
Plaiaundi ha estado totalmente embarrado esta semana pasada y ambos equipos tuvieron dificultades para mantener el balón en las manos. El Gaztedi parecía falto de ideas y no pudo convertir sus ocasiones en puntos.
En el minuto veintiocho, tras una melé, "Lutxo" Echevarría avanzó imparable con el balón logrando zafarse de los placajes de los rivales que intentaron detenerle para posar el balón junto a palos. El medio de apertura pateó bien la transformación para sumar siete puntos a la cuenta del Txingudi (12-0).
En los minutos finales, el Gaztedi recibió una tarjeta amarilla y los locales llegaron al descanso con doce puntos de ventaja y un jugador más. Mantener el nivel mostrado en la primera parte era el objetivo del Txingudi y cumplió con ello parando los ataques de los gasteiztarras en los primeros quince minutos y con el balón controlado durante largas fases del juego, hasta que Joao Costa logró romper con fuerza la línea defensiva para conseguir un ensayo bajo palos. Echevarría no falló y logró la transformación para poner el 19 a 0 en el marcador.
En la siguiente jugada, Mikel Genua lograba detectar el hueco en la defensa visitante y, tras avanzar varios metros, daba el balón al capitán Carlos Lora para que, tras una carrera de más de cincuenta metros, lograra el cuarto ensayo y conseguir la máxima ventaja del partido (24-0).
En los siguientes minutos, las fuerzas y la intensidad de los jugadores del Zaisa Txingudi decayeron y les tocó jugar en defensa.
En el minuto 63, tras varias fases consecutivas con los delanteros, llegó el ensayo vitoriano (24-5). Ocho minutos después, aprovechando los numerosos golpes de castigo realizados por los de la muga, el Gaztedi volvía a ganar metros hasta quedarse cerca de la zona de ensayo.
De nuevo, tras encadenar varias fases los delanteros lograron su segunda marca (24-10).
Los jugadores del Zaisa Txingudi vieron peligrar la primera victoria de la temporada en casa, por lo que tuvieron que templar los nervios y ponerse a hacer las cosas bien.
A pesar de mantener el tipo en defensa, los demasiados golpes de castigo cometidos en los últimos minutos dieron el balón al Gaztedi, que estuvo muy cerca de conseguir un nuevo ensayo.
La consecuencia de este juego sucio fue la expulsión para los minutos finales de Joao Costa.
Afortunadamente, el equipo del Bidasoa pudo mantener el resultado y sumó su primera victoria de este año en Plaiaundi.
Iñigo Camarero Taus y Leire Muñoz Cao alinearon a Aitor Asurmendi, Xabi Sánchez, Aritz Rodríguez, Imanol Rodríguez, Jon Mediavilla, Julen Iglesias, Juan Carlos Lora (capitán), Héctor Pescador, Ioritz Franco, "Lutxo" Echevarría, Pablo Besga, Mikel Genua, Hodei Guerrero, Odín Gutiérrez y Alberto Robleda. En el banquillo empezaron Joao Costa, Jon Sánchez y Jenő Kocsis. El árbitro fue el bizkaino Jokin Eskolar.
La semana que viene el equipo masculino tendrá descanso y será el femenino el que juegue en Plaiaundi ante La Unica.
Los equipos de la cantera sumaron dos victorias y una derrota
El Txingudi/Baztan sub 16 fue el equipo que comenzó la jornada con victoria ganando al Getxo B por 27 a 12.
Justin Duarte, Adrián Muñoz, Thiago Melerio, Asier Artal, Beñat Bereau, Jonathan Guerrero, Mattin Petrikorena, Oier Oliveira, Ibai Senar, Urtzi Arrieta, Unax López, Juan David Carcedo, Diego Armedo, Joaquín Mijichich, Ander Martínez y Alan Rodríguez fueron los jugadores del Txingudi que vistieron la camiseta negra y blanca y completaron el cuadro los jugadores del Baztan Xabier Gorria, Julen Rekarte, Kemen Sagarzazu y Xabat Mena.
Los ensayos llegaron de la mano de Thiago Melerio, en cuatro ocasiones, y Oier Oliveira y Xabier Gorria marcó una transformación.
El Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan sub 18 ganó sin jugar por la incomparecencia de su rival. Suma cinco puntos para la clasificación.
Por último, el Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 no pudo ganar en el encuentro disputado en Donostia. El Bera Bera ganó 36-12 en un partido que estuvo más igualado de lo que el marcador refleja. Por parte del Txingudi jugaron Markel Aizpurua, Marcos Viñuela, Oier Goenaga, Markel Celestino, Urtats Mendizabal, Markel Orbegozo, Omar El Mossaoui, Aiur Callao, Oihan Sánchez, Unai Aizpurua, Beñat Tristán, Galder Eizaguirre y Annie Pascaru junto a los jugadores del Orereta Eki Galarraga, Enai Irastorza y Xian Aizpurua.
Fotos: Onintza Burgera