ZAILTASUNAK ZAILTASUN, TXINGUDI RUGBY TALDEAK GARAILE
7-15 eta 29-36 irabazi zuten, hurrenez hurren, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek
Ez-ohiko baldintza dexente zituen Biok Txingudik aurrean Logroñon jokatu behar zuen partidak eta jokalariengan eragina handia izan ziteken. Hala ere, aurten zerbait erakutsi badu emakumezkoen errugbi taldeak baldintza ezberdinetara moldatzeko ahalmena izan da eta Logroñon larunbatean egin zuen hotzak, belar artifizialeko zelaiak eta hamabi jokalariko modalitatean jokatu behar izanak ez ziren nahikoa izan porrota eragiteko.
Hala ere, Envases Riojak hartu zuen aurrea lehenengo hamar minutuetan bi entsegu eta eraldaketa bat eginez (12-0). Hasiera traketsak aulkia mugiaraztea eragin zuen eta, aldaketa hauetako baten ondoren hain zuzen ere, 15. minutuan, bisitarien lehenengo marka eta eraldaketa iritsi ziren, Naroa de la Fuente eta Leire Muñozen eskutik (12-7).
Pixkanaka, Txingudi erritmoa hartzen joan zen eta puntuak iristen joan ziren. Naroa de la Fuentek (27’), bigarren aldiz, Leire Muñozek (32’), Paola Vegak (35’) eta Enara Arrutik (39’) lortutako entseguekin eta azken honen eraldaketa batekin, atsedenaldira alderik handienarekin iristea lortu zuten mugakoek (12-29).
Bigarren zatian, lehenengoan bezala, etxekoek hartu zuten iniziatiba eta Txingudiko defentsaren gabeziak aurkitu zituzten, aldea murrizten joateko. 75. minutuan, errioxarrak norgehiagoka berdintzera iritsi ziren, mugakoek egindako lan guztia kolokan jarriz (29-29). Azkeneko minutuetan, indar guztiekin joan zen Biok Txingudi garaipena bereganatzera eta, fase eta joan-etorri ugari izan zituen jokaldi baten ondoren, Lea Etxebarrietak azkeneko marka lortu zuen, Enara Arrutiren eraldaketarekin batera, amaierako 29 eta 36koa ipini zuena markagailuan.
Hasierako lerrokatzean Lucia Duran, Yaiza Garcia, Saioa Gartzia, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Lea Etxebarrieta (kapitaina), Enara Arruti, Paola Vega, Gaia Morris, Laida Rodriguez eta Leixuri Pinaga, bere debuta egin zuena, izan ziren. Aulkian Gaxi Famoso, Maren Santa Cruz, Irati Lazkano, Lupe Pescador, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera eta Ainara Varela hasi ziren.
Garaipen honekin, Biok Txingudi zortzigarren kokatzen da sailkapenean, Arrasate/Eibar B zazpigarrenarekin berdinduta.
Mutilek garaipen oso garrantzitsua lortu zuten, baita ere
Oso berdindua izan zen Zaisa Txingudik Gasteizen jokatutako partida. Defentsan denbora luze eta gogor aritu behar izan zuten partida osoan zehar eta, ondo antolatzeko arazoak izan bazituzten ere, Gaztedi Bren erasoak gelditu ahal izan zituzten. Erasoan, bestalde, oso eraginkor aritu ziren bidasoarrak, gasteiztarren zelaira iritsi ziren aldietan puntuak eskuratzea lortu baizuten. Honela, 5. minutuan Aitor Asurmendik lehenengo entsegua lortu zuen, Alejandro Lasak eraldatu zuena markagailuan aurrea hartzeko (0-7). 3 minutu geroago, Lasak berak beste hiru puntu lortu zituen makilen artean sartutako zigor kolpe batekin (0-10).
Denboraldi honetan diziplina mantentzeko arazoak dituzte Iñigo Camareroren mutilek eta partida hau ez zen ezberdina izan. Zigor kolpe gehiegi egin zituzten jokalariek eta defentsan gogorrago aritzea eragin zien, hogei minutuz jokalari bat gutxiago izan baizuten Julen Iglesias eta Alejandro Lasak jasotako aldi baterako kaleratzeengatik (31 eta 70. minutuetan, hurrenez hurren). Etxekoek defentsa hori haustea lortu zuten 25. minutuan, norgehiagoka osoan lortuko zuten entsegua eta eraldaketa eginez (7-10). Hurrengo jokaldian, Ekain Hiribarrenek aldea handitu zuen berriz, entsegu baten bidez (7-15).
Defentsek egin zuten gainerako lana, atsedenaldiaren ideiak antolatzeko eta indarrak neurtzeko balio izan zien bi taldeei eta, bigarren zatian, jokoak ordena handiagoa izan zuen, baina emaitza ez zen berriz mugitu.
Zaisa Txingudiren hamabostekoan Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Jon Sanchez, Hodei Guerrero, Jon Mediavilla, Javi Paredes, Hector Pescador, Asier Gonzalez, Ekain Hiribarren, Carlos Lora (kapitaina), Ioritz Franco, Roman Solis, Teo Arruti, Alberto Robleda eta Alejandro Lasa aritu ziren. Aulkian Javier Perez, Julen Iglesias, David Miguel, Iban Lantxo eta Mikel Genuak hasi zuten partida .
LOS EQUIPOS DEL TXINGUDI RUGBY GANAN A PESAR DE LAS DIFICULTADES
Ganaron tanto el masculino como el femenino por 7-15 y 29-36, respectivamente
El partido que iba a enfrentar al Txingudi en Logroño tenía muchas condiciones inusuales que, si duda, podía afectar a las jugadoras. Sin embargo, si algo ha demostrado este año el equipo ha sido la capacidad de adaptación a las diferentes condiciones, el frío que hizo el sábado en Logroño, el campo de hierba artificial y el hecho de tener que jugar en la modalidad de rugby a doce no fueron suficientes para provocar la derrota.
Sin embargo, fue Envases Rioja quien tomó la iniciativa en los primeros diez minutos con dos ensayos y una transformación (12-0). Este mal inicio obligó a mover el banquillo de forma prematura, pero con buen resultado, ya que, a continuación de uno de estos cambios, en el minuto 15, llegó la primera marca y transformación visitante, de la mano de Naroa de la Fuente y Leire Muñoz (12-7).
Poco a poco, el Txingudi fue cogiendo ritmo y los puntos fueron llegando. Con los ensayos conseguidos por Naroa de la Fuente (27 "), por segunda vez, Leire Muñoz (32"), Paola Vega (35 ") y Enara Arruti (39") y una transformación de esta última, las de la muga lograron llegar al descanso con la máxima diferencia (12-29).
En la segunda parte, como en la primera, las locales tomaron la iniciativa y encontraron las carencias de la defensa del Txingudi para ir acortando distancias. En el minuto 75, las riojanas llegaron a igualar el encuentro, poniendo en jaque todo el trabajo realizado (29-29). En los minutos finales, el Biok Txingudi fue al ataque con todas sus fuerzas y, tras una jugada con numerosas fases, idas y venidas, Lea Etxebarrieta logró el último ensayo que, junto a la transformación de Enara Arruti, puso el 29 a 36 del final en el marcador.
En la alineación inicial estuvieron Lucía Durán, Yaiza García, Saioa Gartzia, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Lea Etxebarrieta (capitana), Enara Arruti, Paola Vega, Gaia Morris, Laida Rodríguez y Leixuri Pinaga, que hizo su debut. En el banquillo comenzaron Gaxi Famoso, Maren Santa Cruz, Irati Lazkano, Lupe Pescador, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera y Ainara Varela.
Con esta victoria, el Biok Txingudi se coloca octavo en la clasificación, empatado a puntos con el séptimo Arrasate/Eibar B.
Los chicos también lograron una importantísima victoria
Muy igualado fue el partido disputado por el Zaisa Txingudi en Vitoria-Gasteiz. Tuvieron que emplearse a fondo en defensa durante todo el partido y, aunque tuvieron problemas para organizarse bien, pudieron parar los ataques del Gaztedi B. En ataque, por su parte, la eficacia de los bidasoarras fue máxima, ya que en las ocasiones en las que llegaron al campo rival lograron puntuar. Así, en el minuto 5, Aitor Asurmendi logró el primer ensayo, transformado por Alejandro Lasa para adelantarse en el marcador (0-7). 3 minutos después, el propio Lasa sumaba otros tres puntos con un golpe de castigo entre palos (0-10).
Esta temporada los de Iñigo Camarero están teniendo problemas para mantener la disciplina y este partido no fue diferente. Los jugadores hicieron demasiados golpes de castigo que les obligaron a trabajar más en defensa, llegando a estar en inferioridad numérica por veinte minutos a perder a dos jugadores por las expulsiones temporales recibidas por Julen Iglesias y Alejandro Lasa (en los minutos 31 y 70, respectivamente). Los locales lograron romper esa defensa en el minuto 25, realizando el único ensayo y la transformación que conseguirían durante todo el encuentro (7-10). En la siguiente jugada, Ekain Hiribarren volvió a aumentar la ventaja mediante un ensayo (7-15).
Las defensas hicieron el resto del trabajo y el descanso sirvió a los dos equipos para organizar las ideas y evaluar sus fuerzas para ordenar su juego en la segunda mitad. A pesar de ello, el resultado no volvió a moverse.
En el quince de Zaisa Txingudi jugaron Aritz Rodríguez, Aitor Asurmendi, Jon Sánchez, Hodei Guerrero, Jon Mediavilla, Javi Paredes, Héctor Pescador, Asier González, Ekain Hiribarren, Carlos Lora (capitán), Ioritz Franco, Román Solís, Teo Arruti, Alberto Robleda y Alejandro Lasa. Comenzaron en el banquillo Javier Perez, Julen Iglesias, David Miguel, Iban Lantxo y Mikel Genua..