TXINGUDI/BAZTAN SUB 14, GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUN
29 eta 20 irabaztea lortu zuen La Unicaren aurka Plaiaundin jokatutako finalean
Denboraldia ahalik eta hoberen amaitu nahi zuen sub 14 taldeak eta aukera paregabea zuten larunbatean. Etxean, Plaiaundin, azkenengo lau partidak emaitza eta sentsazio onekin amaitu ondoren eta eguraldia alde zutelarik, Iruñako La Unica jaso zuten.
Unai Aizpurua, Urtzi Arrieta, Asier Artal, Egoitz Blanco, Giovani Ciurar, Justin Duarte, Oihan Echeveste, Galder Eizaguirre, Omar El Mossaoui, Oier Galvez, Jonathan Guerrero, Greta Gutiérrez, Urtats Mendizabal, Joaquín Mijichich, Mattin Petrikorena, Urko Prieto, Alan Ali Rodríguez, Alex Alho eta Markel Orbegozok ordezkatu zuten Txingudi.
Final bat jokatzea ez da bat ere erraza eta larunbatekoa ez zen apartekoa izango. Izan ere, etxekoak galtzen hasi ziren iruindarrek egindako entsegu goiztiar batengatik (0-5). Hala ere, azkar eman zioten buelta egoerari eta aurrea hartu zuten entsegu eraldatu baten bidez (7-5).
Norgehiagoka osoa joan eta etorrikoa zen, bi taldeek baloia tarteka menderatzen zuten eta markagailua pixkanaka mugitzen joan zen bigarren zatiko hamabosgarren minutuan La Unicak azkenekoz aurrea hartu zuen arte (17-20).
Hortik aurrera, Txingudi/Baztanek azkenengo bultzada eman zuen eta aurretik jartzea lortu zuen finala bideratuz (24-20). Minutu gutxi falta zirela, aldea handitu zuten amaierako 29 eta 20koa jarriz.
Garaipen honekin, denboraldia agurtzen dute Txingudiko gaztetxoek datorren denboraldira arte.
Gabiria Txingudi/Baztanek ezin izan zuen garaitu ligako azkenengo partidan
Sub 16 taldeak Nafarroan jokatu zuen Euskal ligako azken jardunaldia Iruña RC taldearen aurka. Lehenengo zatia berdindua izan bazen ere, markagailua 7-0ekoa zen atsedenaldian, Iruñak zuen partidaren kontrola. Bigarren zatian aldea nabarmendu zen eta etxekoek bost marka lortu zituzten, baina mugakoak ez ziren atzean geratu eta bi entsegu lortu zituzten, Aimar Echevesteren eskutik eta Oier Oliveiraren eraldaketa batekin. 38 eta 12 emaitzarekin, 8. postuan amaitu du taldeak aurtengo liga.
TXINGUDI/BAZTAN SUB 14, CAMPEÓN DEL GRUPO B DE GIPUZKOA
Logró ganar 29-20 contra La Unica en la final disputada en Plaiaundi
El sub 14 quería terminar la temporada lo mejor posible y tenían una gran oportunidad para ello el sábado. En casa, en Plaiaundi, tras finalizar los últimos cuatro partidos con buenos resultados y sensaciones y con el tiempo a favor, recibieron a La Unica de Iruña.
Txingudi fue representado por Unai Aizpurua, Urtzi Arrieta, Asier Artal, Egoitz Blanco, Giovani Ciurar, Justin Duarte, Oihan Echeveste, Galder Eizaguirre, Omar El Mossaoui, Oier Gálvez, Jonathan Guerrero, Greta Gutiérrez, Urtats Mendizabal, Joaquín Mijichich, Mattin Petrikorena, Urko Prieto, Alan Ali Rodríguez, Alex Alho y Markel Orbegozo.
Jugar una final no es nada fácil y la del sábado no fue distinta. De hecho, el equipo local comenzó perdiendo por un tempranero ensayo del equipo navarro (0-5). Sin embargo, le dieron la vuelta rápidamente a la situación y se adelantaron mediante un ensayo transformado (7-5).
Todo el choque era de ida y vuelta, ambos equipos dominaban el balón a ratos y el marcador se fue moviendo poco a poco hasta que, en el minuto quince de la segunda parte, La Unica se adelantó por última vez (17-20).
A partir de ahí, Txingudi/Baztan dio el último empujón y logró ponerse por delante encarrilando la final (24-20). A falta de pocos minutos aumentaron la diferencia colocando el 29-20 final.
Con esta victoria, las y los chavales del Txingudi despiden la temporada hasta la próxima.
Gabiria Txingudi/Baztan no pudo vencer en el último partido de liga
El sub 16 jugó en Navarra la última jornada de la liga vasca ante el Iruña RC. Aunque la primera parte fue igualada, el marcador era de 7-0 al descanso, el control del partido lo tenía el Iruña. En la segunda parte aumentó la diferencia y el equipo local logró cinco marcas, pero el Gabiria Txingudi/Baztan no se quedó atrás y logró dos ensayos, de la mano de Aimar Echeveste, con una transformación de Oier Oliveira. Con el 38 a 12, el equipo ha terminado la liga en 8ª posición.