GURE SENIOR TALDEAK, BERRIZ GARAILE
Biok Txingudik 29 eta 14 irabazi zuen Neskak Loratzenen aurka eta Zaisa Txingudik berbera egin zuen 13 eta 10 La Unicaren bigarren taldearen aurka.
Emakumezkoen taldearen hasierako hamabostekoan Lucia Duran, Gaxi Famoso, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Saioa Gartzia, Lohitzun Aia, Maier Aia, Miren Fernandez, Leire Muñoz, Enara Arruti (kapitaina), Leizuri Pinaga, Gaia Morris, Onintza Burgera, Laida Rodriguez eta Paola Vega izan ziren. Aulkian Yaiza Garcia, Irati Lazkano, Luma Altube, Ainara Varela eta Naroa de la Fuenta hasi ziren. Partidako epailea Alberto García Collado izan zen.
Plaiaundiko zelai lokaztu eta izoztua ez zituen bi taldeen animoak baretu eta hasieratik atera ziren gogotsu. Bizkaitarrak izan ziren iniziatiba hartu zutenak eta lehenengo minutuak Txingudiren entsegu-eremutik gertu eman zituzten. Etxekoak defentsan ondo ibili ziren eta, bisitarien akatsekin konbinatuta, egoerari buelta ematera lortu zuten.
16. minutuan lortu zuten mugakoek saria, zigor kolpe bat azkar atera eta fase ezberdinak lotu ondoren, Gaxi Famosok lehenengo marka lortzen zuen, Enara Arrutik segidan eraldatu zuena (7-0).
Biok Txingudiren nagusitasunak jarraitu zuen eta, 28. minutuan, bizkaitarren 22ko eremuan izandako mele baten ostean, Enara Arrutik abagunea aurkitu eta entsegua lortu zuen. Arrutik berak eraldatu zuen ondoren (14-0).
Zelaiaren egoerak ez zuen eskurako jokoa errazten eta Txingudik etekina atera zion joko itxia menderatuz. Partida atsedenaldira iristear zegoela, azkar ateratako beste zigor kolpe baten ondoren, Miren Fernandezek hirugarren entsegua lortu zuen (19-0).
Bigarren zatia parekatua hasi bazen ere, pixkanaka Biok Txingudik bereganatzen joan zen baloia. Honela, 47 minutuan, Naroa de la Fuentek etxekoen laugarren entsegua lortu zuen (24-0).
Hurrengo minutuetan Txingudik emaitza lotzeko lana egin behar izan zuen eta Neskak Loratzenen jokoak gora egin zuen. 62. minutuan, eta bizkaitarrek bost minutu lehenago aldi baterako kanporaketa jaso bazuten ere, lehenengo zazpi puntuak eskuratu zituzten entsegu eraldatu baten bidez (24-7). Hamar minutu beranduago, kanpokoek etxekoen defentsan zuloa berriz aurkitu zuten beste entsegu bat eta eraldaketa lortzeko (24-14).
Azkenengo minutuetan, Neskak Loratzenek gaizki ateratako zigor kolpe baten ondoren, baloiaren jabetza etxekoengana bueltatu zen. Enara Arrutik eta Naroa de la Fuentek abagunetik sartu eta azken honek markagailua finkatu zuen azkeneko marka lortu zuen (29-14).
Garaipen honekin, Euskadiko Txapelketa jokatzeko postuan sartu da bete-betean Biok Txingudi, seigarren sailkatuz 26 punturekin. Orain, hiru astez hartuko dute atsedena Bera Bera/Ordiziaren aurka jaso arte lehenengo faseko azkeneko jardunaldian.
Plaiaundi, Zaisa Txingudiren gotorlekua
Etxean galtzea zer den oraindik ez daki Zaisa Txingudik. Gainera, La Unica Bk Iruñean emandako jipoiari erantzun nahi izan zioten Iñigo Camareroren mutilek larunbateko norgehiagokan.
Javi Paredes, Aitor Asurmendi, Jon Sanchez, Hodei Guerrero, Xabi Sanchez, Iker Tejero, Hector Pescador, Asier Gonzalez, Ioritz Franco, Carlos Lora (kapitaina), Ekain Hiribarren, Roman Solis, Adur Manterola, Alberto Robleta eta Teo Arruti izan ziren Zaisa Txingudik hasieran zelairatutako jokalariak. Julen Iglesias, Javier Perez, David Miguel, Iñaki Lantxo, Andoni Quiñones, Jenö Kocsis eta Mikel Genua aulkian hasi ziren. Epailea Pablo Pascual izan zen.
Iruindarrak hasieratik zabaldu zuten beraien jokoa joaneko partidan Txingudik erakutsitako gabeziak aurkitzeko asmoz. Hala ere, mugakoek jokoaren irakurketan aurrerapauso handiak egin dituzte azkeneko lehietan eta segituan gelditu zituzten nafarren erasoak. Izan ere, 7. minutuan markagailuan aurreratzeko aukera izan zuen, uztartze baten ondoren Ioritz Franco entsegu-eremura iritsi ondoren. Aurkari batek ez zion baloia eremua uzten utzi eta, hortaz, entseguak ez zuen balio izan. Hogei bat minutu geroago, egoera bera errepikatu zen mele-erdilariaren eskutik eta, orduan ere, entseguak ez zuen balio izan.
Kanpokoak izan ziren puntuak egiten lehenak 9. minutuan. Javi Paredes Txingudiko jokalariak 10 minutuko kanporaketa jaso ondoren, La Unicak entsegua lortu zuen (0-5).
Markagailuan atzetik joanda ere, Zaisa Txingudi lan txukuna egiten ari zen, defentsan zein erasoan, metroak irabaziz baloiaren jabetza zutenean.
30. minutuan, makilen aurrean izandako zigor kolpe bat gauzatu zuen Adur Manterolak aldea murrizteko (3-5).
Bigarren zatian gogotsu atera ziren Camareroren jokalariak emaitza iraultzea. 50. minutuan, entsegu-eremutik gertu zegoen mele batetik ateratzean, Asier Gonzalezek lehenengo entsegua lortu zuen. Adur Manterolak baloia makilen artean pasatzea lortu zuen 10 eta 5ekoa ipiniz.
Baina kanpokoek ez zuten etsiko eta, alboko sake batean maul bat egin ondoren, bigarren marka lortu zuten emaitza berdintzeko (10-10).
Jokoa oso berdinduta zegoen, baina Zaisa Txingudik abantaila txiki bat zuen aurkariarengan eta aprobetxatzen jakin zuen. Defentsa zulatzeko ahaleginak ez zuten fruiturik eman, baina amaitzeko 8 minutu falta zirela, Adur Manterolak azkeneko puntuak eskuratu zituen makilen artean pasatako zigor kolpe batekin (13-10).
Garaipen honekin, Zaisa Txingudik La Unicarekin sailkapenean zuen aldea murriztu du eta laugarren postuan finkatu da. Datorren astean ez da ligarik izango eta, hurrengoan, denboraldiko partidarik zailenetakoa jokatu beharko du Igorren Arratiko Zekorren aurka.
Argazkiak: Fermin Garaioa
NUEVO PLENO DE VICTORIAS DE NUESTROS EQUIPOS
El Biok Txingudi ganó 29-14 contra Neskak Loratzen y el Zaisa Txingudi hizo el mismo con un ajustado 13 y 10 ante el segundo equipo de La Unica.
El quince inicial del equipo femenino estuvo formado por Lucía Durán, Gaxi Famoso, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Saioa Gartzia, Lohitzun Aia, Maier Aia, Miren Fernández, Leire Muñoz, Enara Arruti (capitán), Leizuri Pinaga, Gaia Morris, Onintza Burgera, Laida Rodríguez y Paola Vega. En el banquillo comenzaron Yaiza García, Irati Lazkano, Luma Altube, Ainara Varela y Naroa de la Fuga. El árbitro del partido fue Alberto García Collado.
El embarrado y helado campo de Plaiaundi no enfrió los ánimos de ninguno de los dos equipos. que salieron con ganas desde el principio. Fueron las bizkainas las que tomaron la iniciativa y pasaron los primeros minutos cerca de la zona de ensayo del Txingudi. Las locales anduvieron bien en defensa y, combinados con errores visitantes, lograron darle la vuelta a la situación.
En el minuto 16 las de la muga lograron su objetivo ya que Gaxi Famoso, tras sacar rápidamente un golpe de castigo y enlazar diferentes fases, lograba la primera marca, que transformó a continuación Enara Arruti (7-0).
El dominio de Biok Txingudi continuó y, en el minuto 28, tras una melé en la zona del 22 de las bizkainas, Enara Arruti encontraba el agujero en la defensa para lograr el ensayo, que ella misma transformaría después (14-0).
El estado del campo no facilitaba el juego a la mano y el Txingudi se benefició dominando el juego cerrado. Con el partido a punto de llegar al descanso, tras otro golpe de castigo sacado de forma rápida, Miren Fernández conseguía el tercer ensayo (19-0).
Aunque la segunda parte comenzó igualada, poco a poco el Biok Txingudi se fue haciendo con la posesión del balón. Así, en el minuto 47, Naroa de la Fuente logró el cuarto ensayo local (24-0).
En los minutos siguientes el Txingudi se centró en amarrar el resultado, mientras que el juego de Neskak Loratzen fue a más. En el minuto 62, y aunque las bizkainas habían recibido una expulsión temporal cinco minutos antes, lograron los primeros siete puntos mediante un ensayo transformado (24-7). Diez minutos más tarde, las visitantes volvieron a encontrar el hueco en la defensa local para lograr un nuevo ensayo y transformación (24-14).
En los últimos minutos, tras un golpe de castigo de Neskak Loratzen, la posesión del balón volvió a las locales. Una buena combinación de Enara Arruti y Naroa de la Fuente llevaba a esta última a lograr la última marca del partido, dejando el marcador en el 29-14 final.
Con esta victoria, el Biok Txingudi entra de lleno en las posiciones para clasificarse al Campeonato de Euskadi, siendo el equipo dirigido por Asier Gonzalez sexto con 26 puntos. Ahora descansarán tres semanas para recibir al Bera Bera/Ordizia en la última jornada de la primera fase.
Plaiaundi, fortaleza del Zaisa Txingudi
El Zaisa Txingudi todavía no sabe lo que es perder en casa. Además, los de Iñigo Camarero quisieron responder a la paliza que recibieron por parte de La Unica B en la primera jornada disputada en Iruña.
Javi Paredes, Aitor Asurmendi, Jon Sánchez, Hodei Guerrero, Xabi Sánchez, Iker Tejero, Héctor Pescador, Asier González, Ioritz Franco, Carlos Lora (capitán), Ekain Hiribarren, Román Solís, Adur Manterola, Alberto Robleta y Teo Arruti fueron los jugadores que alinearon inicialmente Zaisa Txingudi. Julen Iglesias, Javier Pérez, David Miguel, Iñaki Lantxo, Andoni Quiñones, Jenö Kocsis y Mikel Genua comenzaron en el banquillo. Arbitró Pablo Pascual.
Los iruindarras abrieron su juego desde el principio con la intención de encontrar las carencias mostradas por el Txingudi en el partido de ida. Sin embargo, los de la muga han avanzado mucho en la lectura del juego en las últimas jornadas y en seguida lograron parar los ataques de los navarros. De hecho, pudo adelantarse en el marcador en el minuto 7, tras una llegada de Ioritz Franco a la zona de ensayo rival, que no llegó a subir al marcador porque un jugador rival no dejó posar el balón al medio melé local. La misma situación se repitió unos veinte minutos después con los mismos protagonistas.
Los visitantes fueron los primeros en hacer puntos en el minuto 9, tras la expulsión temporal del jugador local Javi Paredes, La Unica logró el ensayo (0-5).
Incluso yendo por detrás en el marcador, Zaisa Txingudi estaba haciendo un trabajo ordenado, tanto en defensa como en ataque, ganando metros cuando tenían la posesión del balón.
En el minuto 30, Adur Manterola materializó un golpe de castigo ante los palos para recortar distancias (3-5).
En la segunda parte los jugadores de Camarero salieron con ganas de remontar el resultado. En el minuto 50, a la salida de una melé cercana a la zona de ensayo, Asier González logró el primer ensayo, sumando dos puntos más con la transformación de Adur Manterola (10-5).
Pero los visitantes no cejaban en su empeño y, tras un maul en un saque lateral, lograron la segunda marca para empatar (10-10).
El juego estaba muy igualado, pero el Zaisa Txingudi tenía una ligera ventaja sobre su rival y supo aprovecharla. Los intentos por perforar la defensa no dieron sus frutos, pero a falta de 8 minutos para la conclusión, Adur Manterola logró los últimos puntos del choque con un golpe de castigo que pasó entre palos (13-10).
Con esta victoria, el Zaisa Txingudi recorta la distancia que tenía en la clasificación con La Unica y se consolida en la cuarta plaza. La semana que viene no habrá liga y, la próxima, tendrá que jugar uno de los partidos más complicados de la temporada en Igorre ante el Arratiko Zekorrak.
Fotos: Fermin Garaioa