Loading...

GIPUZKOAKO SUB 14 TXAPELA, PLAIAUNDIRA / EL CAMPEONATO DE GIPUZKOA SUB 14, A PLAIAUNDI (19-18)

Xabier Sánchez
14 de abril de 2025
32-35
La Única
Biok Txingudi RC
-
Gabiria M18 Txingudi RC
Rioja
19-86
Uni Bilbao
M16 Txingudi RC
18-19
Bera Bera
M14 Txingudi RC
61-0
La Unica RT
Zaisa Txingudi RC

GIPUZKOAKO SUB 14 TXAPELA, PLAIAUNDIRA (19-18)

Txingudi/Baztan/Oreretak azken jokaldian irauli du markagailua txapelketa irabazteko

Denboraldiko partidarik berdinduena jokatu zuen Txingudi/Baztan/Oreretak larunbatean Donostian, hala ere, jokalariek ez zuten itxaropena galdu eta, azkeneko jokaldian egin zuten garaipena ematen zien entsegua.

Ez zen erraza izan mugakoentzat, izan ere, bi entsegu egin zituen Bera Berak lehenengo minutuetan (10-0).

Aldea murriztea lortu bazuten ere, Bera Berak iniziatiba izan zuen eta aurretik mantendu zen markagailuan.

Azkeneko minutuetan, donostiarrak 18 eta 14 irabazten ari zirela, erasora joan ziren mugakoak markagailua iraultzeko intentzioarekin eta lortu zuten ere, hirugarren entseguak 18 eta 19an utzi baizuten emaitza.

Markel Aizpurua, Unai Aizpurua, Telmo Bereciartua, Aiur Callao, Markel Celestino, Giovani Ciurar, Galder Eizaguirre, Omar El Mossaoui, Oier Goenaga, Greta Gutierrez, Goretti Lekuona, Urtats Mendizabal (kapitaina), Markel Orbegozo, Annie Pascaru, Oihan Sanchez, Beñat Tristan eta Marcos Viñuela izan ziren Txingudi ordezkatu zutenak, Adei Usandizaga, Aimar Vicondo eta Pau Martinez baztandarrekin eta Oreretako Xian Aizpurua, Eki Galarraga eta Enai Irastorzarekin batera.

Puntuak Giovani Ciurarrek (2 entsegu), Omar El Mossaouik (entsegu 1), Unai Aizpuruak (eraldaketa 1) eta Beñat Tristanek (eraldaketa 1) egin zituzten.

Epailea Iñigo Atorrasagasti izan zen.


Biok Txingudi laugarren amaitu du liga La Unica garaitu ondoren (35-32)

Finalerdietara sailkapena eskuetan, Biok Txingudik laugarren postuari heltzeko borroka egin behar zuen Iruñan. Norgehiagoka kontrolpean izan zuten une oro eta puntuak segituan iritsi ziren. 9. minutuan, Enara Arrutik lehenengo marka lortu eta Alba Saizek eraldatu zuen (7-0). Minutu gutxira, La Unicak aldea murriztu zuen baina, Lur Gastonen eskutik, Txingudik beste entsegu bat egin zuen, Saizek eraldatu zuena (14-5).

Bisitariak baloiaren jabe egin ziren eta nafarren zelaian garatu zuten haien jokoa, baina etxekoak defentsan ondo aritu ziren eta erasoak gelditzen joan ziren. Kontraeraso baten ostean, La Unicak partidako bere bigarren marka lortu zuen (14-10). Hiru minutu geroago, Jessica Gomezek Biok Txingudiren hirugarren entsegua egin zuen, Alba Saizen eraldaketarekin batera, 21 eta 10ekoa jartzeko markagailuan.

Lehenengo zatiaren azken uneetan, La Unicak beste entsegu bat egin zuen, atsedenaldia 21-15 iritsiz.

Orokorrean, Txingudik partida kontrolpean zuela bazirudien ere, La Unicaren kontraerasoek metroak aurreratzea lortzen zuten beti.

Bigarren zatia parekatuagoa egon zen, baina mugakoak izan ziren puntuak egiten lehenak, Lur Gastonen bigarren entsegua eta Alba Saizen laugarren eraldaketarekin (28-15).

La Unicak, berriz ere, aldea murriztu zuen beste entsegu bat eginez lau minutu geroago (28-20).

Hurrengo minutuetan, bi taldeen arteko ika-mika hain parekoa izan zen markagailua ez zela mugitu, baina 68. minutuan, Jessica Gomez eta Alba Saizen eskutik, Biok Txingudik definitiboa zirudien kolpea eman zuen beste entsegu eraldatu baten bidez (35-20).

La Unica erasora joan zen honen ondoren eta Txingudiren intentsidadeak beheruntz egin zuen. 73 eta 75. minutuetan, nafarrek bi entsegu eta eraldaketa bat lortu zuten, garaipena lortzea gerturatuz, baina markagailua irauli ezinik (35-32).

Aukera gehiago gabe, emaitza berdin mantendu zen epaileak amaiera adierazi arte. Emaitza honekin, Biok Txingudik laugarren posizioan amaitu du liga eta Durangoren aurka jokatu beharko du play-offeko finalerdietan.

Hamabostekoa jokalari hauek osatu zuten: Lucia, Duran, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Sandra Ramos, Lur Gaston, Garazi Santos, Leire Muñoz, Enara Arruti (kapitaina), Jessica Gomez, Alba Saiz, Naroa de la Fuente, Laida Rodriguez eta Paola Vega. Aulkian hasi ziren Lupe Pescador, Iara de Almeida, Uxune Aranburu. Epailea Arnaltz Bilbao izan zen.


Zaisa Txingudik ez zuen aukerarik izan La Unica Bren aurka (61-0)

Xabi Sanchez, Iñaki Lantxo, Jon Sanchez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Imanol Rodriguez, Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Ekain Hiribarren, “Lutxo” Echevarria, Pablo Besga, Juan Carlos Lora (kapitaina), Hodei Guerrero, Odin Gutierrez eta Alberto Robledak osatu zuten hasierako hamabostekoa. Epailea Jon Felipe izan zen.

Denboraldiko azkeneko konpromisoa izan zuen Zaisa Txingudik Iruñan, oso erronka zaila izango zela jakinda. Ordezko jokalaririk gabe eta ligan oso indartsua erakutsi duen talde baten aurka, Txingudiren helburua ahalik eta jokorik onena erakustea zen.

Markagailua lehen minutuetan mugitzen hasi zen La Unica, lehenengo 12 minutuetan 14 eta 0ekoa lortuz. Mugakoak defentsan gogor ari ziren eta nafarren erasoak gelditzen eta baloiak berreskuratzen lortu zuten, baina ez zuten puntuetan bihurtzea lortzen.

Hodei Guerreroren lesioarekin, hamalau jokalarirekin aritu behar izan ziren eta etxekoek aukera ez zuten desaprobetxatu, beste bi entsegu eraldatu lortzeko (28-0).

Bigarren zatian, jokalari bat gutxiago izateak eta La Unicak intentsidade puntu bat gehiago izateak eragina izan zuen Txingudiren jokoan eta indarrak behera egin zieten. Lehenengo minutuetan, nafarrek beste hemeretzi puntu batu zituzten markagailura eta Zaisa Txingudik ahal zuen guztia egiten jarraitzen zuen (47-0).

Hurrengo minutuetako baloi galere, melé asko egin behar izatea eragin zuen, aurrelarientzako exijentzia fisikoa areagotuz. Odin Gutierrezek aurpegian jasotako kolpe baten ondoren, hamahiru jokalarirekin aritu zen Txingudi azkeneko minutuetan. La Unicak bi entsegu eraldaturekin itxi zuen kontua 61 eta 0an.

Emaitza honekin, Zaisa Txingudik seigarren amaitu du liga 22 puntu eta 5 garaipen lortuta.


Sub 16ak Bilbon irabazi zuen (19-86)

Txingudi/Baztan sub 16ak Uni Bilbo B bisitatu zuen larunbatean. Hasieratik partida kontrolpean izan zuten eta etxekoei hamalau entsegu egitera iritsi ziren. Justin Duarte, Adrian Muñoz, Thiago Quimey, Beñat Bereau, Jonathan Guerrero, Unax Lopez, Oier Oliveira (kapitaina), Ibai Senar, Urtzi Arrieta, Asier Artal, Mattin Petrikorena, Juan David Maya, Joaquín Mijichich, Ekaitz Sanchez eta Alan Rodriguez izan ziren Txingudiren ordezkariak.




EL CAMPEONATO DE GIPUZKOAKO SUB 14, A PLAIAUNDI (19-18)

Txingudi/Baztan/Orereta remontó en la última jugada para llevarse el campeonato

El Txingudi/Baztan/Orereta jugó el sábado en Donostia el partido más igualado de la temporada, sin embargo, los jugadores no perdieron la esperanza y fue en la última jugada cuando lograron el ensayo que les daba la victoria.

No fue fácil para los de la muga, ya que el Bera Bera hizo dos ensayos en los primeros minutos (10-0).

Aunque pudieron acortar distancias, el Bera Bera iban con mayor iniciativa y se mantuvieron por delante en el marcador.

En los minutos finales, cuando los donostiarras ganaban por 18 a 14, los de la muga fueron al ataque con intención de remontar, llegando a lograrlo en los últimos instantes, ya que el tercer ensayo dejaba el resultado en 18 a 19.

Markel Aizpurua, Unai Aizpurua, Telmo Bereciartua, Aiur Callao, Markel Celestino, Giovani Ciurar, Galder Eizaguirre, Omar El Mossaoui, Oier Goenaga, Greta Gutiérrez, Goretti Lekuona, Urtats Mendizabal (capitán), Markel Orbegozo, Annie Pascaru, Oihan Sánchez, Beñat Tristán y Marcos Viñuela representaron al Txingudi, junto a los baztandarras Adei Usandizaga, Aimar Vicondo y Pau Martínez y a los oreretarras Xian Aizpurua, Eki Galarraga y Enai Irastorza.

Los puntos fueron obra de Giovani Ciurar (2 ensayos), Omar El Mossaoui (1 ensayo), Unai Aizpurua (1 transformación) y Beñat Tristán (1 transformación).

Arbitró Iñigo Atorrasagasti.


Biok Txingudi termina cuarto tras vencer a La Unica (35-32)

Con la clasificación a semifinales en las manos, el Biok Txingudi tenía que pelear por alcanzar la cuarta plaza en Pamplona. El choque esutvo bajo control en todo momento y los puntos llegaron pronto. En el minuto 9, Enara Arruti logró la primera marca y Alba Saiz la transformó (7-0). A los pocos minutos, La Unica acortó distancias pero, de la mano de Lur Gastón, el Txingudi realizó otro ensayo que transformó Saiz (14-5).

Las visitantes se adueñaron del balón y desarrollaron su juego en campo navarro, pero las locales estuvieron bien en defensa y fueron parando los ataques. Tras un contragolpe, La Unica logró su segunda marca del partido (14-10). Tres minutos después, Jessica Gómez anotaba el tercer ensayo de Biok Txingudi, junto con la transformación de Alba Saiz, para poner el 21 a 10 en el marcador.

En los instantes finales de la primera parte, La Unica volvió a ensayar, llegando el descanso 21-15.

En general, aunque el Txingudi parecía tener el partido controlado, los contragolpes de La Unica siempre conseguían adelantar metros.

La segunda parte estuvo más igualada, pero las de la muga fueron las primeras en hacer puntos, con el segundo ensayo de Lur Gastón y la cuarta transformación de Alba Saiz (28-15).

La Unica, de nuevo, acortó distancias con otro ensayo cuatro minutos después (28-20).

En los minutos siguientes, la disputa entre ambos equipos fue tan igualada que el marcador no se movió, pero en el minuto 68, de la mano de Jessica Gómez y Alba Saiz, Biok Txingudi dio un golpe que parecía definido mediante otro ensayo transformado (35-20).

La Unica se fue al ataque después de esto y la intensidad del Txingudi se fue hacia abajo. En los minutos 73 y 75, las navarras lograron dos ensayos y una transformación, acercándose a la victoria, pero sin poder remontar (35-32).

Sin más opciones, el resultado se mantuvo igual hasta que el árbitro señaló el final. Con este resultado, el Biok Txingudi termina la liga en cuarta posición y deberá enfrentarse al Durango en las semifinales del play-off.

El quince estuvo formado por las siguientes jugadoras: Lucía, Durán, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Sandra Ramos, Lur Gastón, Garazi Santos, Leire Muñoz, Enara Arruti (capitana), Jessica Gómez, Alba Saiz, Naroa de la Fuente, Laida Rodríguez y Paola Vega. Comenzaron en el banquillo Lupe Pescador, Iara de Almeida, Uxune Aranburu. El árbitro fue Arnaltz Bilbao.


Zaisa Txingudi no tuvo opciones ante La Unica B (61-0)

Xabi Sánchez, Iñaki Lantxo, Jon Sánchez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Imanol Rodríguez, Aritz Rodríguez, Aitor Asurmendi, Ekain Hiribarren, "Lutxo" Echevarría, Pablo Besga, Juan Carlos Lora (capitán), Hodei Guerrero, Odín Gutiérrez y Alberto Robleda completaron el quince inicial. El árbitro fue Jon Felipe.

Zaisa Txingudi tuvo el último compromiso de la temporada en Pamplona, sabiendo que iba a ser un reto muy complicado. Sin jugadores suplentes y ante un equipo que ha demostrado ser muy fuerte en la Liga, el objetivo del Txingudi era hacer el mejor juego posible.

La Unica comenzó a mover el marcador en los primeros minutos, logrando el 14-0 en los primeros 12 minutos. Los de la muga se empleaban a fondo en defensa y consiguieron parar las acometidas de los navarros y recuperar balones, pero no conseguían convertirse en puntos.

Con la lesión de Hodei Guerrero, tuvieron que jugar con catorce jugadores y los locales no desaprovecharon la ocasión para lograr otros dos ensayos transformados (28-0).

En la segunda parte, el hecho de tener un jugador menos y que La Unica tuviera un punto más de intensidad influyó en el juego del Txingudi e hizo que se fueran viniendo abajo. En los primeros minutos, los navarros sumaron otros diecinueve puntos al marcador, mientras que el Zaisa Txingudi seguía haciendo todo lo posible (47-0).

Las pérdidas de balón de los minutos siguientes hizo que hubiera muchas melés, aumentando la exigencia física para los delanteros. Tras un golpe en la cara recibido por Odín Gutiérrez, el Txingudi se quedó con trece jugadores en los últimos minutos. La Unica cerró la cuenta con dos ensayos transformados para dejar el marcador en el 61-0.

Con este resultado, Zaisa Txingudi termina la liga sexto con 22 puntos y 5 victorias.


El Sub 16 ganó en Bilbao (19-86)

El Txingudi/Baztan sub 16 visitó el sábado la Uni Bilbao B. Desde el principio controlaron el partido y llegaron a hacer catorce ensayos a los locales. Justin Duarte, Adrián Muñoz, Thiago Quimey, Beñat Bereau, Jonathan Guerrero, Unax López, Oier Oliveira (capitán), Ibai Senar, Urtzi Arrieta, Asier Artal, Mattin Petrikorena, Juan David Maya, Joaquín Mijichich, Ekaitz Sánchez y Alan Rodríguez fueron los representantes del Txingudi.



0 Comentarios
Inicia sesión o regístrate para comentar
Lo último
7
ERRUGBIAK HONDARRIBIKO HONDARTZA UZTAILAREN 12AN HARTUKO DU / EL RUGBY TOMARÁ LA PLAYA DE HONDARRIBIA EL 12 DE JULIO
Eventos.
Xabier Sánchez.
hace 9 días
3
TRANSDIPE TXINGUDI/ORERETA/BAZTAN SUB 14, EUSKADIKO TXAPELDUNORDEA / TRANSDIPE TXINGUDI/ORERETA/BAZTAN SUB 14, SUBCAMPEÓN DE EUSKADI
Partidos. M14 Txingudi RC, Orereta Rugby Taldea 1985.
Xabier Sánchez.
hace un mes
3
EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOEN FINALA JOKATUKO DU TXINGUDIREN SUB 14 TALDEAK BIHAR / EL EQUIPO SUB 14 DEL TXINGUDI DISPUTARÁ MAÑANA LA FINAL DE LOS JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI
Partidos. Orereta Rugby Taldea 1985, M14 Txingudi RC.
Xabier Sánchez.
hace un mes
5
GAZTEAK IZANGO DIRA ASTEBURUKO PROTAGONISTAK / LOS JÓVENES SERÁN LOS PROTAGONISTAS DEL FIN DE SEMANA
Partidos. M16 Txingudi RC, Gabiria M18 Txingudi RC. Eventos.
Xabier Sánchez.
hace 2 meses