Loading...

BOST PUNTUAK PLAIAUNDIN GERATU ZIREN / LOS CINCO PUNTOS SE QUEDARON EN PLAIAUNDI (30-12)

Xabier Sánchez
16 de febrero de 2025
27-19
Iruña
Gabiria M18 Txingudi RC
30-12
Biok Txingudi RC
La Única
10-76
Iruña XII
M16 Txingudi RC

BOST PUNTUAK PLAIAUNDIN GERATU ZIREN (30-12)

Urteko lehenengo garaipena lortu zuen Biok Txingudik Plaiaundin La Unicaren aurka

Biok Txingudiren hamabostekoa Zumendi Caro, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Lur Gaston, Lohitzun Aia, Garazi Santos, Lea Etxebarrieta (kapitaina), Miren Fernandez, Leire Muñoz, Enara Arruti, Laida Rodriguez, Alba Saiz, Uxune Aranburu, Ane Novo eta Paola Vegak osatu zuten. Gaxi Famoso, Lucia Duran, Saioa Gartzia, Lupe Pescador, Camille Buros, Irati Beraiz, Jessica Gomez eta Iara de Almeidak ere jokatu zuten. Epailea Guillermo Pardo izan zen.

Hasieratik partida kontrolpean izan zuen Biok Txingudik, baloiaren jabetza mantenduz eta, pixkanaka, La Unicaren zelaian metroak irabaziz. Honela, lehenengo hamar minutuetan, Maren Santa Cruzek eta Ane Novok entsegu bana egin zuten markagailuan 10 eta 0ekoa jartzeko.

Hurrengo minutuetan, etxekoen jokoa ildo beretik mantendu zen, baina egindako zigor kolpeek La Unicari abantaila eman zioten. Nafarrek ez zuten lortu punturik gehitzea baina, Txingudik partidako lehenengo txartel horia jaso zuen eta Ane Novo hamar minutuz kanpoan geratu behar izan zen 24. minutuan. 30.enean, hainbat fase lotu ondoren, Biok Txingudik melé bat izan zuen alde entsegu-eremutik bost metrora. Enara Arrutik abaguneaz baliatu zen bere lehenengo marka egiteko (15-0).

Etxekoek zigor kolpe gehiegi egiten jarraitzen zuten eta 35. minutuan Uxune Aranburuk aldi baterako kanporatzea jaso zuen. Beltz eta zuriek ez zuten jakin defentsa ondo antolatzen eta La Unicak zuloak aurkitu zituen baloia entsegu eremuraino eraman eta lehenengo puntuak gehitzeko (15-5).

Bigarren zatian, mugakoak indar berrituekin sartu ziren zelaira eta aurkarien zelaian garatu zuen bere jokoa, baina bisitariek ondo defendatzen jakin zuten. 49.minutuan, melé baten irteeran, La Unicako jokalari baten plakaketa arriskutsuaren ondorioz, epaileak txartel gorria erakutsi zuen eta Biok Txingudik jokalari bat gehiago izan zuen norgehiagoka amaitu arte. 56. minutuan, defentsa-lerroa hausten saiatu ondoren, melé baten irteeran, Enara Arrutik laugarren entsegua lortu zuen (20-5).

Baina La Unicak ez zuen amorerik emango eta, erdiko sakearen ondoren, baloia berreskuratu eta hagen artean baloia utzi zuen abantaila txikitzeko (20-12). Azkeneko jokaldietan, Asier Gonzalezek zuzendutako jokalariek garaipena lotzeko ahaleginetan jarraitu zuten beste bi marka lortu arte. Lea Etxebarrietak 69. minutuan eta Enara Arruti 80.ean, amaierako 30 eta 12koa jarri zuten.

Garaipenarekin, Biok Txingudik sailkapenean bosgarren mantentzen da hirugarren postutik puntu batera. Datorren larunbatean, Neskak Loratzen izango da Txingudiren aurkaria Plaiaundin 16:00etatik aurrera.


Garaipen bat eta porrot bat Iruñean Txingudiren gazteentzat

Txingudi/Baztan sub 16 taldeak garaipen nabarmena lortu zuen Iruñaren aurka 10 eta 76 irabaziz. Oier Oliveirak 3 entsegu eta Ibai Senar, Mattin Petrikorena, Beñat Bereau, Thiago Melerio eta Unax Lopezek entsegu bana lortu zuten.

Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan sub 18ak, aldiz, norgehiagoka oso kaotikoa jokatu zuen Iruñaren aurka eta 27-19 galdu zuen azkenean.

Azkenik, Txingudi/Orereta sub 10 eta sub 12 taldeek Ordizian jokatu zuten Gipuzkoako eskolen topaketan.


Argazkiak: Onintza Burgera/ Luis Petrikorena


LOS CINCO PUNTOS SE QUEDARON EN PLAIAUNDI (30-12)

El Biok Txingudi logró su primera victoria del año en Plaiaundi ante La Unica

El quince del Biok Txingudi estuvo formado por Zumendi Caro, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Lur Gaston, Lohitzun Aia, Garazi Santos, Lea Etxebarrieta (capitana), Miren Fernández, Leire Muñoz, Enara Arruti, Laida Rodríguez, Alba Saiz, Uxune Aranburu, Ane Novo y Paola Vega. También jugaron Gaxi Famoso, Lucía Durán, Saioa Gartzia, Lupe Pescador, Camille Buros, Irati Beraiz, Jessica Gómez e Iara de Almeida. El árbitro fue Guillermo Pardo.

Biok Txingudi controló el partido desde el inicio, manteniendo la posesión del balón y, poco a poco, ganando metros en el campo de La Unica. Así, en los primeros diez minutos, Maren Santa Cruz y Ane Novo lograron sendos ensayos para poner el 10-0 en el marcador.

En los minutos siguientes, el juego de las locales se mantuvo en la misma línea, pero los golpes de castigo hechos dieron ventaja a La Unica. Las navarras no consiguieron sumar puntos pero sí que lograron forzar la primera tarjeta amarilla del partido para el Txingudi, por lo que Ane Novo tuvo que salir del campo durante diez minutos. En el minuto 30, tras enlazar varias fases, Biok Txingudi tuvo una melé a favor a cinco metros de la zona de ensayo tras la que Enara Arruti aprovechó para marcar su primer ensayo (15-0).

Las locales seguían haciendo demasiados golpes de castigo y, en el minuto 35, Uxune Aranburu recibió una expulsión temporal. Las de negro y blanco no supieron organizar bien su defensa y La Unica encontró huecos para llevar el balón hasta la zona de ensayo y sumar los primeros puntos (15-5).

En la segunda parte, las de la muga entraron al campo con fuerzas renovadas y desarrollaron su juego en campo rival, pero las visitantes supieron defender bien. En el minuto 49, a la salida de una melé, tras un peligroso placaje de una jugador de La Unica, el árbitro mostró una tarjeta roja directa y Biok Txingudi contó con una jugadora más hasta el final del encuentro. En el minuto 56, tras intentar romper la línea defensiva, a la salida de otra melé, Enara Arruti logró su cuarto ensayo (20-5).

Pero La Unica no se iba a rendir y, tras el saque central, recuperó el balón para posarlo entre palos y reducir la ventaja (20-12). En las últimas jugadas, las jugadoras dirigidas por Asier González continuaron intentando amarrar la victoria hasta que lo lograron con dos ensayos, el logrado por Lea Etxebarrieta en el minuto 69 y el de Enara Arruti en el 80, poniendo así el 30-12 final.

Con la victoria, el Biok Txingudi se mantiene quinto en la clasificación a un punto del tercer puesto. El próximo sábado, Neskak Loratzen será el rival del Txingudi en Plaiaundi a partir de las 16:00.


Una victoria y una derrota en Pamplona para los jóvenes del Txingudi

El Txingudi/Baztan sub 16 logró una destacada victoria ante el Iruña por 10 a 76. Oier Oliveira logró 3 ensayos e Ibai Senar, Mattin Petrikorena, Beñat Bereau, Thiago Melerio y Unax López hicieron uno cada uno.

El Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan sub 18, en cambio, disputó un choque muy caótico ante el Iruña, que acabó perdiendo por 27-19.

Por último, Txingudi/Orereta sub 10 y sub 12 jugaron en Ordizia en el encuentro de las escuelas de Gipuzkoa.


Fotos: Onintza Burgera / Luis Petrikorena

0 Comentarios
Inicia sesión o regístrate para comentar
Lo último
3
TRANSDIPE TXINGUDI/ORERETA/BAZTAN SUB 14, EUSKADIKO TXAPELDUNORDEA / TRANSDIPE TXINGUDI/ORERETA/BAZTAN SUB 14, SUBCAMPEÓN DE EUSKADI
Partidos. M14 Txingudi RC, Orereta Rugby Taldea 1985.
Xabier Sánchez.
hace 12 horas
3
EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOEN FINALA JOKATUKO DU TXINGUDIREN SUB 14 TALDEAK BIHAR / EL EQUIPO SUB 14 DEL TXINGUDI DISPUTARÁ MAÑANA LA FINAL DE LOS JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI
Partidos. Orereta Rugby Taldea 1985, M14 Txingudi RC.
Xabier Sánchez.
hace 2 días
5
GAZTEAK IZANGO DIRA ASTEBURUKO PROTAGONISTAK / LOS JÓVENES SERÁN LOS PROTAGONISTAS DEL FIN DE SEMANA
Partidos. M16 Txingudi RC, Gabiria M18 Txingudi RC. Eventos.
Xabier Sánchez.
hace 10 días
4
PORROT GOGORRAREKIN AMAITU DU BIOK TXINGUDIK DENBORALDI PAREGABEA / BIOK TXINGUDI TERMINA CON UNA DURA DERROTA (75-12)
Partidos. M12 Txingudi RC, Biok Txingudi RC, Orereta Rugby Taldea 1985, M10 Txingudi RC, M16 Txingudi RC, Gabiria M18 Txingudi RC.
Xabier Sánchez.
hace 18 días