BIOK TXINGUDIREN GARAIPEN ERRALDOIA (27-22)
Kalitate handiko jokoa erakutsi zuen Arrasate/Eibar B garaitzeko.
Baja asko zituen Biok Txingudik larunbatean jokatu behar zuen partidarako, izan ere, aulkian jokalari bakarra zuten etxekoek. Hasierako hamabostekoan Yaiza García, Gaia Morris, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Maddi Garmendia, Lohitzun Aia, Maier Aia, Miren Fernandez, Enara Arruti (kapitaina), Paola Vega, Aitana Garrido, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Laida Rodriguez eta Jessica Gómez izan ziren, Irati Lazkano aldaketa bakarra izanik. Epailea Javier Montiveros izan zen.
Aurrean, arerio indartsua izan zuen Txingudik, Espainiako Ohorezko mailan eta Euskadi eta Espainiako selekzioekin aritu diren jokalariak ere bazituena. Baina ez ziren kikildu eta gogoz hasi zuten norgehiagoka, markagailuan aurrera hartuz Maren Santa Cruzek eginiko entsegu batekin, Enara Arrutik eraldatu zuena (7-0).
Emaitza aldekoa bazen ere, baloiaren jabetza bisitariena zen eta bidasoarrak defentsan etengabe egin behar izan zuten lan. Pixkanaka, metroak irabazi zituen Arrasate/Eibarrek eta, 15 eta 18 minutuetan, bi entsegu lortu zituen Rongomaihenga Waerea-Hohaiak emaitza iraultzeko (7-10).
Defentsa lanean hain gogor aritzeak fisikoki nabaritu zuten Asier Gonzálezek entrenatutako jokalariek eta plakaketetan akatsak areagotu ziren. Honela, Arrasate/Eibarrek zazpi puntu gehitu zituen Marta Romeroren entsegua eta Lierni Anduagaren eraldaketaren bidez (7-17).
Erasoan ondo zebilen Biok Txingudi, baina pausu txiki bat behar zuen oraindik partida eskuetatik joan ez zedin.
Atsedenaldirako minutu batzuk baino ez ziren gelditzen Miren Fernándezek etxekoen bigarren marka lortu zuenean (12-17) jokalarien indarrak eta animoak berrituz. Bigarren zatiaren hasieran, indarberritze hori nabaria izan zen mugakoen jokoan eta Paola Vegak defentsa hautsi eta baloia hagetatik gertu uzterakoan gauzatu zen. Enara Arrutik beste bi puntu gehitu zituen emaitza minutu batzuez iraultzeko (19-17). Ez zuten luze iraun markagailuan aurretik, hurrengo jokaldian Maialen Garciak arrasatearren laugarren marka lortu baitzuen emaitza beste alderuntz irauliz (19-22).
Aldaketarik gabe, esfortzu fisiko garrantzitsua eginik eta hogeita hamar minutu geratzen zirela, Biok Txingudiko jokalariek ahalegin berezia egin behar zuten garaipenak ihes egin ez zezan. 54. minutuan, Arrutik berdinketa lortu zuen zigor kolpe bat ostikatu ondoren (22-22).
Beltz eta zuriak erasora joan ziren, baina hainbeste behar zituzten puntuak ez ziren iristen. Behin eta berriz saiatzen ziren Arrasate/Eibarren defentsari hutsuneak aurkitzen eta, azkenean, lortu zuten. Pase eta barneratze konbinazio baten ondoren, Jessica Gomezek zuloa aurkitu zuen zelaiaren amaieraraino iritsi eta entsegua lortzeko (27-22). Aurrea hartu ondoren, oraindik defentsa lanean gogor aritzea tokatu zitzaion Txingudiri, baina bisitarien azkeneko aukerak zapuztu zituzten garaipena etxean geratzeko.
Bost puntu hauekin, Biok Txingudi B multzoko bigarren postura igo da, Sarako Izarra aurrean 6 puntura duelarik.
Gabiria Txingudi/Baztanek ezin izan zuen Ordizia menderatu
Ez zen gazteen eguna izan. Lehenengo zatian goierritarrak erraz gailendu ziren eta lau entseguko abagunea lortu zuten atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian, Ordiziak bosgarren marka lortu zuen hasi eta gutxira 31 puntuko abantaila lortuz. Orduan, nagiak kentzea lortu zuten etxekoek eta hiru entsegu lortu zituzten Oier Oliveira (2) eta Aiert Fagoagaren eskutik, Xabier Gorriak azkenekoa eraldatzea lortuz. Tartean, Ordiziak seigarren entsegua lortu zuen emaitza 17 eta 38koan utziz.
ENORME VICTORIA DEL BIOK TXINGUDI (27-22)
Exhibió un juego de gran calidad para derrotar al Arrasate/Eibar B.
Biok Txingudi afrontaba el partido del sábado con muchas bajas, contando con una sola jugadora de recambio en el banquillo. El quince inicial lo formaron Yaiza García, Gaia Morris, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Maddi Garmendia, Lohitzun Aia, Maier Aia, Miren Fernandez, Enara Arruti (capitana), Paola Vega, Aitana Garrido, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Laida Rodriguez y Jessica Gómez, con Irati Lazkano como única suplente. El árbitro fue Javier Montiveros.
Enfrente, el Txingudi tuvo un poderoso rival, que también contaba con jugadoras con experiencia en División de Honor y con las selecciones de Euskadi y España. Pero no se amedrentaron y comenzaron el choque con ganas, adelantándose en el marcador con un ensayo de Maren Santa Cruz que transformó Enara Arruti (7-0).
Aunque el resultado les era favorable, la posesión del balón era de las visitantes y las bidasoarras tuvieron que emplearse de forma constante en defensa. Poco a poco, el Arrasate/Eibar fue ganando metros y, en los minutos 15 y 18, Rongomaihenga Waerea-Hohaia logró dos ensayos con los que daba la vuelta al resultado (7-10).
El intenso trabajo defensivo empezó a notarse en el físico de las jugadoras entrenadas por Asier González y los errores en los placajes aumentaron. Así, el Arrasate/Eibar sumó siete puntos más con un ensayo de Marta Romero y la transformación de Lierni Anduaga (7-17).
En ataque andaba bien el Biok Txingudi, pero necesitaba aún un pequeño paso para que el partido no se le fuera de las manos.
Sólo quedaban unos minutos para el descanso cuando Miren Fernández lograba la segunda marca local (12-17) renovando las fuerzas y los ánimos de las jugadoras. Al inicio de la segunda parte, esa recuperación fue evidente en el juego de las de la muga, materializándose en la internada de Paola Vega que lograba romper la defensa rival y posar el balón cerca de palos. Enara Arruti sumó dos puntos más para remontar el resultado por unos minutos (19-17). No aguantaron mucho por delante en el marcador, ya que en la siguiente jugada Maialen García logró la cuarta marca de las arrasatearras, remontando el resultado hacia el otro lado (19-22).
Sin cambios, con un esfuerzo físico importante y quedando aún treinta minutos de partido, las jugadoras del Biok Txingudi tenían que hacer un esfuerzo extra para que la victoria no se les escapase. En el minuto 54, Arruti lograba el empate tras patear un golpe de castigo (22-22).
Las de negro y blanco fueron con todo al ataque, pero los puntos que tanto necesitaban no llegaban. Intentaban una y otra vez encontrar huecos a la defensa del Arrasate/Eibar y, al final, lo consiguieron. Tras una combinación de pases e internadas, Jessica Gómez encontró el hueco para llegar hasta el final del campo y lograr el ensayo (27-22). Tras adelantarse, al Txingudi todavía le tocó trabajar duro en defensa, pero frustraron las últimas oportunidades de las visitantes para que la victoria se quedara en casa.
Con estos cinco puntos, el Biok Txingudi asciende al segundo puesto del grupo B, con el Sarako Izarra a 6 puntos por delante.
Gabiria Txingudi/Baztan no pudo doblegar al Ordizia
No fue el día de las y los jóvenes. En la primera parte el equipo del Goierri se impuso con facilidad y logró una ventaja de cuatro ensayos antes del descanso. En la segunda parte, el Ordizia conseguía hacer su quinta marca al poco de comenzar logrando aumentar la ventaja a 31 puntos. Entonces, el equipo local reaccionó y llegaron tres ensayos de la mano de Oier Oliveira (2) y Aiert Fagoaga, consiguiendo Xabier Gorria transformar el último. En medio, el Ordizia logró su sexto ensayo dejando el resultado en 17 y 38.