BIOK TXINGUDIK MODURIK ONENEAN HASI DU BIGARREN ITZULIA (41-0)
Neskak Loratzen garaitu zuen Plaiaundin. Zaisa Txingudik, aldiz, joko ikusgarria erakutsi zuen Bilbon jasotako porrotan (65-31)
Garaipenak hirugarren postura igotzeko aukera emango zion Biok Txingudiri eta taldeak ez du aukera alferrik galdu.
Aurreko asteburuan lortutako garaipena gogoan izanda, norgehiagoka kontrolpean izaten saiatu ziren hasieratik.
Lanak, pixkanaka, fruituak eman zituen eta, hamargarren minutuan, markagailua mugitzen hasi ziren Irati Beraizen entseguaren bidez (5-0).
Bi taldeen jokoa oso kaotikoa izan zen, baina Txingudik egoera honetatik abantaila ateratzen jakin zuen puntuak lortu eta norgehiagoka kontrolpean izateko.
Honela, hogeita batgarren minutuan, Alazne Maciciorren lehenengo marka iritsi zen, Alba Saizen ostikadarekin batera, zazpi puntu gehitu zituena Txingudirentzat (12-0).
Hogeita hamargarrenean, Laida Rodriguezen entsegua iritsi zen eta, bost geroago, Jessica Gomezek taldearen laugarrena lortu zuen, Alba Saizek eraldatu zuena (24-0).
Atsedenaldiaren ondoren, jokoa ordenatzen joan ziren bi taldeak eta indartak parekatzen joan ziren.
Hala ere, mugakoak indartsu zeuden eta entrenamenduetan probatutako guztia zelaian erakusten hasi ziren.
45. minutuan, Enara Arrutik eta Alba Saizek, entsegu bat eta eraldaketa eginez, 31 eta 0ekoa jarri zuten markagailuan.
Neskak Loratzenen defentsaren antolakuntzak hobera egin zuen eta norgehiagoka bi taldeen hartu eman batean bihurtu zen hurrengo minutuetan.
Azken uneetan, etxekoen indarrak berriz ere gailendu ziren eta Alazne Maciciorrek eta Jessica Gomezek bigarren entsegua gehitu zuten kontu pertsonaletara 69 eta 77. minutuetan (41-0).
Txingudiren hamabostekoa Zumendi Caro, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Lohitzun Aia, Lur Gaston, Garazi Santos, Lea Etxebarrieta, Miren Fernandez (kapitaina), Leire Muñoz, Paola Vega, Laida Rodriguez, Alba Saiz, Uxune Aranburu, Irati Beraiz eta Jessica Gomezek osatu zuten.
Aulkian Lucia Duran, Lupe Pescador, Maddalen Alberdi, Gaxi Famoso, Iara de Almeida, Sara Ramos, Camille Buros eta Enara Arruti hasi ziren.
Garaipen honekin eta Durango eta La Unicaren porrotekin, Biok Txingudik sailkapeneko hirugarren postura igo da.
Garaipena dirudien porrota Zaisa Txingudirentzat
Konpromezu zaila zuen Zaisa Txingudik Bilboko Rugby zelaian, "El Fango" izenarekin ezaguna dena, aspaldian lokatzik ez badago ere, belar artifizialekoa baita.
Bilboko taldeak azken urteetan harrobiko lan handia egiten ari da eta zelairatzen duten kalitatezko taldeetan nabaritzen da. Gainera, bizkaitarren lehenengo eta bigarren taldeek atsedena izanik, etxekoek talde indartua aurkeztu ahal izan zuten.
Baina, aurten, Zaisa Txingudik ahulezia eta txikitasun egorak irauli eta harrotzeko gaitasuna erakusten ari da eta indarrez ekin zion norgehiagokari.
Bilbotarrak izan ziren aurrea hartu zutenak, bosgarren minutuan entsegu eraldatu batekin (7-0).
Laister, lau minutu geroago, mugakoen berdinketa iritsi zen Juan Carlos Loraren entsegua eta "Lutxo" Echevarriaren eraldaketarekin (7-7).
Bi taldeek joko azkarra egiten ari ziren, Uni Bilbok hiru laurdenei protagonismo handiagoa emanez eta Zaisa Txingudik aurrelariekin gehiago jokatuz.
Etxekoek hobeto aprobetxatu ahal izan zituzten aurkariaren akatsak eta, 13 eta 16. minutuetan, bi entsegu eta eraldaketa batekin, aldea hamabi puntutan handitu zuten (19-7).
Aurrelariekin jokoak min handia egiten zion Bilbori eta Txingudi egoeraz baliatu zen bigarren marka lortzeko, Joao Costaren bitartez. "Lutxo" Echevarriak ostikada hagen artean pasa zuen 19 eta 14koa lortzeko.
Etxekoen erantzuna segidan iritsi zen eta, Txingudikoen akatsetaz baliatuz, hiru entsegu gehiago egin zituzten (34-14).
Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan, Zaisa Txingudik modu eraginkorrenean erasotzen saiatu zen, baloiaren jabetza mantenduz eta urduritasuna baretuz. Azkeneko jokaldian, touch baten ostean, Joao Costa eta Xabi Sanchezen konbinazio batek azken honen entseguan bihurtu zen, 34 eta 19 markagailuarekin iritsiz atsedenaldira.
Bigarren zatian, Uni Bilbok aulkiko jokalari guztiak zelairatu zituen eta Zaisa Txingudik burua hotz mantentzen saiatu zen maila ahalik zuten hoberen mantentzeko.
Lehenengo minutuetan jokoa parekatuta egon bazen ere, 48 eta 60. minutuen artean etxekoek partida gehiago desorekatzea lortu zuten hiru entsegu eta bi eraldaketa eginez (53-19).
Zaisa Txingudiren fisikoak behera egingo zuela zirudien, baina, entsegu-eremutik gertu ateratako touch baten ondoren, Aitor Asurmendik defentsan zuloa argi ikusi zuen mugakoen laugarren entsegua lortzeko (53-24).
67. minutuan bilbotarrek marka berri bat lortu zuten eta, hurrengo jokaldian, Txingudiren txanda izan zen. Mikel Genua entsegu-eremura iristen ari zela, plakaje arriskutsu bat jaso zuen, Uni Bilbok txartel hori bat eta zigor-entsegu bat aurka jasotzea eragin zuena (60-31).
Aukera berri bat izan zuen Zaisa Txingudik, baina Juan Carlos Loraren ahalegina entsegu-eremutik zentimetrotara geratu zen. Azkeneko minutuetan, etxekoak hamaikagarren marka egin zuten 65 eta 31koa jartzeko markagailuan.
Zaisa Txingudiren hamabostekoa Jon Sanchez, Aitor Asurmendi, Joao Costa, Aritz Rodriguez, Jon Mediavilla, Xabi Sanchez, Imanol Rodriguez, Juan Carlos Lora (kapitaina), Ioritz Franco, "Lutxo" Echevarria, Pablo Besga, Mikel Genua, Ekain Hiribarren, Hodei Guerrero eta Alberto Robledak osatu zuten.
Gazteek zalantzarik gabe irabazi zuten
Txingudi/Baztan sub 16ak ez zion aukerarik eman Uni Bilbo Bri Plaiaundin. Hasieratik menderatu zuten norgehiagoka amaierako 76 eta 0ekoa lortu arte.
Elastiko beltz eta txuria jantzi zuten jokalariak Justin Duarte, Adrian Muñoz, Thiago Quimey, Jonathan Guerrero, Mattin Petrikorena, Ekaitz Sanchez, Oier Oliveira (kapitaina), Ander Martinez, Joaquin Mijichich, Unax Lopez, Urtzi Arrieta, Diego Arnedo, Juan David Maya eta Beñat Bereau izan ziren, Xabier Gorria baztandarraren laguntzarekin.
Argazkiak: Onintza Burgera, Yaiza García, Thalia Cuellar
BIOK TXINGUDI INICIA LA SEGUNDA VUELTA DE LA MEJOR MANERA (41-0)
Venció a Neskak Loratzen en Plaiaundi. Zaisa Txingudi, en cambio, mostró un juego espectacular en las derrota sufrida en Bilbao (65-31)
Lograr una victoria permitía al Biok Txingudi ascender a la tercera plaza y el equipo no ha desaprovechado la ocasión.
Con el buen resultado logrado el pasado fin de semana, las de negro y blanco trataron de controlar el encuentro desde el principio.
El trabajo, poco a poco, dio sus frutos y, en el minuto diez, movieron el marcador con el ensayo de Irati Beraiz (5-0).
El juego de ambos equipos fue caótico en los primeros minutos, pero el Txingudi supo sacar ventaja de esta situación para sumar puntos y tener el choque controlado.
Así, en el minuto veintiuno llegó la primera marca de Alazne Macicior, que junto a la patada de Alba Saiz, añadió siete puntos más para la cuenta del Txingudi (12-0).
En el 30, Laida Rodríguez consiguió el tercer ensayo y, cinco después, llegó el cuarto de la mano de Jessica Gómez, que transformó Alba Saiz (24-0).
Tras el descanso, los dos equipos fueron ordenando su juego y la contienda fue igualándose.
Sin embargo, las de la muga estaban fuertes y con ganas de demostrar en el campo todo lo practicado en los últimos entrenamientos.
En el minuto 45, Enara Arruti y Alba Saiz, con un ensayo y una transformación, pusieron el 31 a 0 en el marcador.
Neskak Loratzen fue mejorando la organización defensiva y el encuentro se convirtió en un toma y daca de ambos equipos en los minutos siguientes.
En los instantes finales, las locales volvieron a imponerse y Alazne Macicior y Jessica Gómez sumaron sendos ensayos a sus cuentas personales en los minutos 69 y 77 (41-0).
El quince del Txingudi estuvo formado por Zumendi Caro, Alazne Macicior, Maren Santa Cruz, Lohitzun Aia, Lur Gaston, Garazi Santos, Lea Etxebarrieta, Miren Fernández (capitana), Leire Muñoz, Paola Vega, Laida Rodríguez, Alba Saiz, Uxune Aranburu, Irati Beraiz y Jessica Gómez.
En el banquillo comenzaron Lucía Durán, Lupe Pescador, Maddalen Alberdi, Gaxi Famoso, Iara de Almeida, Sara Ramos, Camille Buros y Enara Arruti.
Con esta victoria y las derrotas de Durango y La Unica, el Biok Txingudi asciende al tercer puesto de la tabla.
Derrota que sabe a victoria para Zaisa Txingudi
Difícil compromiso tenía el Zaisa Txingudi en el campo de Rugby de Bilbao, conocido como "El Fango", aunque hace ya tiempo que no hace honor a su nombre por la hierba artificial.
El equipo bilbaíno está haciendo un gran trabajo de cantera en los últimos años y se nota en la calidad de los equipos que alinea. Además, contando con la jornada de descanso de los equipos A y B del club bizkaino, los locales pudieron presentar una convocatoria completa y reforzada.
Pero, esta temporada, el Zaisa Txingudi está demostrando su capacidad para crecerse en situaciones adversas y comenzó el encuentro con fuerza.
Fueron los bilbaínos los que se adelantaron, con un ensayo transformado en el minuto cinco (7-0) al que, solo cuatro minutos después, llegó el empate de los de la muga con el ensayo de Juan Carlos Lora y la transformación de "Lutxo" Echevarría (7-7).
Los dos equipos estaban desplegando un juego rápido, dando el Uni Bilbo máyor protagonismo a los tres cuartos y Zaisa Txingudi jugando más con los delanteros.
Los locales pudieron aprovechar mejor los errores de su rival y, en los minutos 13 y 16, con dos ensayos y una transformación, ampliaron la diferencia en doce puntos (19-7).
El juego con los delanteros hacía mucho daño al Bilbao y el Txingudi se aprovechó de la situación para lograr la segunda marca, por medio de Joao Costa. "Lutxo" Echevarría pasó la patada entre palos para conseguir la del 19 a 14.
La respuesta local llegó a continuación y, aprovechando los errores de los del Bidasoa, lograron tres ensayos más (34-14).
En los minutos finales de la primera parte, Zaisa Txingudi intentó atacar de forma eficaz, manteniendo la posesión del balón y calmando los nervios. En la última jugada, tras un touch, una combinación de Joao Costa y Xabi Sánchez se convirtió en el ensayo de este último, llegando al descanso con un marcador de 34 a 19.
En la segunda parte, Uni Bilbao alineó a todos los jugadores del banquillo y Zaisa Txingudi trató de mantener la cabeza fría y aguantar el ritmo lo mejor posible.
Aunque el juego estuvo igualado en los primeros minutos, entre los minutos 48 y 60 los locales lograron desequilibrar por completo el partido posando el balón en la zona de ensayo en tres ocasiones y marcando dos transformaciones (53-19).
Parecía que el Zaisa Txingudi no iba a poder aguantar el tirón, pero, tras un touch cercana a la zona de ensayo, Aitor Asurmendi vio claro el hueco en defensa para lograr el cuarto ensayo de los de la muga (53-24).
En el minuto 67 los bilbaínos lograron una nueva marca y, en la siguiente jugada, volvía a ser el Txingudi el que se acercaba al objetivo. Mikel Genua no llegó a posar el balón por un placaje peligroso que hizo que el Uni Bilbao recibiera una expulsión temporal y el consiguiente ensayo de castigo (60-31).
Los visitantes tuvieron una ocasión más, pero el intento de Juan Carlos Lora se quedó a centímetros de la zona de marca. En los minutos finales, los locales marcaron el undécimo ensayo para poner el 65 a 31 en el marcador.
El quince del Zaisa Txingudi estuvo formado por Jon Sánchez, Aitor Asurmendi, Joao Costa, Aritz Rodríguez, Jon Mediavilla, Xabi Sánchez, Imanol Rodríguez, Juan Carlos Lora (capitán), Ioritz Franco, "Lutxo" Echevarría, Pablo Besga, Mikel Genua, Ekain Hiribarren, Hodei Guerrero y Alberto Robleda.
Victoria sin parangón de los jóvenes
El Txingudi/Baztan sub 16 no dio opción al Uni Bilbo B en Plaiaundi. Dominaron el encuentro desde el principio hasta lograr el 76 a 0 del final.
Los jugadores que vistieron la camiseta negra y blanca fueron Justin Duarte, Adrián Muñoz, Thiago Quimey, Jonathan Guerrero, Mattin Petrikorena, Ekaitz Sánchez, Oier Oliveira (capitán), Ander Martínez, Joaquín Mijichich, Unax López, Urtzi Arrieta, Diego Arnedo, Juan David Maya y Beñat Bereau, con la ayuda del baztandarra Xabier Gorria.
Fotos: Onintza Burgera, Yaiza García, Thalia Cuéllar