Klubaren historia
1969ko udan lagun talde batek errugbi baloi bat erosi eta Irun Rugby Taldea jaio zen. Manuel Mari Oscozek, nork urte batean Donostiako Centauro taldea zenan jolastu zuen, gutxi zekiena besteei erakusten hasi zen. Hondarribiako hondartza lehenengo entrenamenduetarako erabili zuten. Udazkenean, Erregionaleko Ligan lehian hasi ziren.
Irun Rugby Taldeko historia beti behartuta izan dituen lekualdaketekin batera joan da. Bere hasieran partidak Katea auzoko kuarteleko zelaian jolasten zituen (instalazio militarra erabiltzen zituen lehenengo talde zibila zen), baina Nazionaleko Lehenengo mailako partidetarako es zegoen homologatuta, horregatik mailaz igo zenean, Hernaniko Landare-Tokiko instalazioetan jolastu behar izan zuen.
Nola Udaletxerako errugbi zelai baten eraikuntza ez zeukan lehentasuna, Irun Rugby Taldeak bere kontura etxeko partidak jolasteku lekua bilatu behar izan zuen. Txingudiko Ikastolako lurretan saiatu zen, Urdanibiako herrixkan eta urte askotan orain Larreaundiko San Jose Langilea futbol zelaian. Larreundiko lurrak zabortegi bat ziren eta jabetza parrokiari eta eraikitzaile bati zegokion, akordio batera iritsi zen errugbi zelai bat eraikitzeko. Jokalariak izan ziren zelaia jaso zutena. Handik urte batzuetara, 1983an, Udaletxeak Plaiaundiko instalazioak egiten dute, egungo Irun Rugby Taldeko etxea.
Baina 1994. urtez geroztik, lekualdaketa egiterik dago, Parke Ekologiko batean bait dago.
2015 urtean izena aldatzea erabaki zuen Txingudi Errugbi Taldea bihurtuz. Aldaketa honen helburu nagusia bere eragina eskualde osoan zabaltzea izan zen, klub bezala sortu zenetik taldeak beti Irun eta Hondarribiako jokalariez osatuta egon baitira. Gaur egun inguruko beste hiri batzuetako jokalariak ere baditugu, Oiartzun edo Errenteriakoak esaterako.
Klubaren helburua beti izan da senior taldea maila gorenean edukitzea, eta hori erreferentzia izatea oinarrizko gainerako kategorientzat, zaleentzat eta babesleentzat, baina gure ilusio eta itxaropenik handienak beti egon dira gure errugbi-eskolan. Izan ere, oinarrizko kategorietako taldeak osatzen dituzten neska-mutil hauek dira Bidasoa eskualdeko errugbi eta klubaren etorkizuna.