Lesioetarako protokoloa
Jokatu edo entrenatu bitartean lesionatu bazara, hona hemen zure lesioa ebaluatzeko eta tratatzeko dituzun aukerak:
1. Osasun-laguntza aseguruaren bidez
Ohar garrantzitsuak
- Lehenengo laguntza (Osakidetza): Euskadin bizi bazara eta istripua Euskadin izan bada, lehen osasun-laguntza Osakidetzako Larrialdietan egingo da.
- Sendagilearen alta nahitaezkoa: Ezinbestekoa da sendagilearen alta-agiria klubari bidaltzea. Sendagile-altarik gabe ezin da entrenatu ezta jokatu ere.
- Txostenak berrikusi: Aztertu xehetasunez medikuek emandako txostenak. Bertan agertzen den informazioak arazoak sor ditzake aseguruarekin. Kontraesanen bat edo tratatzen ari zaren lesioarekin bat ez datorren zerbait ikusten baduzu txostenean, hitz egin medikuarekin edo eskatu laguntza klubari.
- Lesio bat sendatzeko tratamenduaren gehienezko iraupena (lehenengo partetik behin betiko altara arte) 18 hilabetekoa da.
A. Premiazko bizi-laguntza (Larrialdiak)
- Larrialdi-deia: Taldearen arduradunak 900 404 444 telefonora dei egin dezala (Poliza zkia.: 050634857) eta gertatutakoa jakinarazi. Dei horretan honako hau zehaztuko dizute zein erreferentziako larrialdi-zentrotara joan behar duzun eta espediente-zenbakia (nahitaezkoa lesio-prozesu osoan zehar).
- Klubari jakinarazi: Deitu berehala Kamata edo Xabiri eta bidali Larrialdietako mediku-txostena zein espediente-zenbakia, partea ireki eta aseguruari jakinarazteko.
- Ondorengo kontsultak eta baimenak: Deitu 900 404 444 telefonora baimenak eskatzeko eta bidali mediku-txosten guztiak allianzaccidentes.autorizaciones@hna.es posta elektronikora espediente-zenbakia adierazita.
B. Premia gabeko laguntza
- Hasierako urrats nahitaezkoa: Lesioaren berri eman zure taldeko arduradunari ahalik eta azkarren (gehienez 7 eguneko epean). Ondoren, jarri harremanetan Xabi edo Kamatarekin hurrengo urratsak koordinatzeko.
- Diagnostiko-hitzordua: Hitzordua zehaztuko da klubarekin hitzartutako klinikan (Aurrera Klinika). Klubak data eta ordu zehatza berretsiko ditu (normalean, 20 minutuko saioa, astearteetan 19:00etatik 20:00etara bitartean). Oharra: Adintxikiak gurasoetako batekin edo legezko tutorearekin joan beharko dira.
- Aseguruaren kudeaketa:
- Fisioterapeutak partea aseguruari eman behar zaion baloratuko du eta klubari zuzenean jakinaraziko dio.
- Partea irekitzen bada, aseguruak espediente-zenbaki bat esleituko du eta SMS bidez bidaliko du aseguru-medikuarengana joateko baimena.
- Ondorengo baimenak: Eskatu 900 404 444 telefonora deituz edo allianzaccidentes.autorizaciones@hna.es helbidera idatziz, espediente-zenbakia jarrita.
2. Lesioen diagnostikoa eta fisioterapia Plaiaundin
Hitzorduen erreserba: Bi zerbitzuetako edozein erreserbatzeko, idatzi 688 74 53 62 telefonora.
Aurrera Klinika (Lesioen diagnostikoa)
- Aurreko baldintza: Klinikaren webgunean izena eman behar da joan aurretik.
- Ordutegia: Oro har, astearteetan 19:00etatik 20:00etara (20 minutuko saioak).
- Prezioa: Doakoa jokalariarentzat.
- Abisuak: Eman izena ahalik eta azkarren. Astelehenero gogoraraziko da WhatsApp taldeetan.
- Beste abantaila: % 20ko deskontua klinikako hitzordu partikularretan klubeko kide izateagatik.
Tori Fisioterapia
- Tokia: Plaiaundi.
- Egunak eta ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan 18:20tik 19:20ra (20 minutuko saioak).
- Prezioa: 10 €.
Galderarik baduzu? Edozein zalantza edo kudeaketa egiteko, jarri harremanetan zuzenean Xabi edo Kamatarekin.

Babesle nagusiak | Patrocinadores principales | Partenaires principaux | Main sponsors
Babesle ofizialak | Patrocinadores oficiales | Sponsors officiels | Official sponsors
Enpresa laguntzaileak | Empresas Colaboradoras | Entreprises collaboratrices | Collaborating Companies
Kolaboratzaileak | Colaboradores | Collaborateurs | Collaborators












