Batzarra

Irun, 2026ko abuztuaren 5ean

Aurreko akta: Aurki jarriko dugu hemen

 

URTEKO OHIKO BATZARRA

Klubaren estatutuetan xedatutakoaren arabera, Iñaki Alberdi Sagardiak, Txingudi Rugby Clubeko lehendakariak, Klubaren Urteko Ohiko Batzarrerako deialdia egiten du astelehenean, irailak 14, 18:30etan lehenengo deialdian eta 19:00ean bigarren deialdian ospatzeko Irungo Izaga kaleko 3. zenbakian kokatutako Elkartean. Hona hemen gai-zerrenda:

  1. Aurreko batzarraren akta onartzea
  2. 2025-26 kirol proiektuaren balantzearen aurkezpena eta onarpena
  3. 2026-27 kirol proiektuaren aurkezpena eta onarpena
  4. 2025-30 plan estrategikoa eratzeko lanaren aurkezpena
  5. Beste klubekin aliantzak eta elkarlanak
  6. Barne egituraren eta lan-taldeen antolaketa
  7. 2026-27 denboraldirako aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena
  8. Galde-eskaerak